Berriak

Gonzalo Diazek urrezko lau domina irabazi ditu Salbamenduko eta Sokorrismoko Espainiako Txapelketan

Gonzalo Diazek urrezko lau domina, zilarrezko hiru domina eta brontzezko domina bat lortu ditu Espainiako Txapelketan.  Txapelketa Kantabrian jokatu da, Camargon eta Sardineron. 

Tabira Igeriketa Taldeko Gonzalo Diazek zortzi domina eskuratu ditu. Durangarrak urrezko lau domina eskuratu ditu Espainiako Txapelketan: manikiaren 100 metroko erremolke proban —aletekin—, 100 metroko sokorrismo proban, Ocean izeneko proban eta salbamendu taularekin egindako lasterketan. Bestalde, zilarrezko hiru domina eskuratu ditu:  200 oztopoen proban, 50 arrastrean eta salbamenduko sky proban. Eta asteburuko zortzigarren domina surf-igeriketa proban lortu du, brontzezkoa.

Fuente: anboto.org