Bi urreak Nadar Surf proban, Asierren kasuan eta Banderak proban Ibairen kasuan iritsi ziren. Azken proba horretan, Anes Mokaddemek ere brontzezko domina eskuratu zuen.
Asteburu honetan, Santander hirian ospatu da II. Spanish Spring Beach Cup txapelketa, denboraldiko lehenengo hondartza txapelketa, eta bertan gure klubak 12 sorosle izan ditu parte hartzen. Lehen domina Nadar Surf probarekin iritsi zen, non gure kirolariak, Asier Gómezek urrea eskuratu zuen kategoria absolutuan. Nadar Surf proban, klubak beste postu nabarmen batzuk ere lortu zituen: Izaro Lópezek 6. postua eskuratu zuen (Jubenil Femeninoa) eta Asel Arroitajauregik 8. postua (Jubenil Maskulinoa).
Igandean, klubeko kirolariek gehien gustuko duten probetako bat iritsi zen: banderen proba. Ibai Rodríguezek ronda guztiak gainditu eta azken bandera lortu zuen, horrela Espainiako txapeldun izendatuz. Ibaik urrea lortu zuen kategoria absolutuan, eta bere taldekideek, Gontzal Gagok eta Adrián Fernándezenk, 5. eta 7. postuak lortu zituzten, hurrenez hurren. Gizonezkoen jubenil mailan, Anes Mokaddemek 3. postua eskuratu zuen eta brontzezko domina lortu zuen.
Dominetatik harago, kluba beste proba batzuetan ere nabarmendu zen, sprint proban adibidez: Adrián Fernández 4. izan zen eta Gontzal Gago 6. (Absoluto Maskulinoa), Anes Mokaddem 4. (Jubenil Maskulinoa) eta Lorea Sudupe 8. (Junior Femeninoa). Bestalde, taula-korrika proban, Izaro López 6. izan zen Espainian (emakumezkoen gazte mailan) eta Erenoitz Barrenetxea 10. (gizonezkoen kategoria absolutuan).
Edonola ere, gure kirolariak Santanderretik sentsazio onekin bueltatu dira eta lanean jarraitzeko gogotsu daude oraindik falta diren txapelketetarako. Datorren asteburuan, gure junior eta absolutuek berriz ere igerilekura itzuliko dira Getxoko udaberriko sarian parte hartzeko.