Asteburu hontan Espainiako Udako I. Hondartzako Txapelketa lehiatu da Nojan (Kantabria). Bertan, Tabira 21 kirolarirekin izan da: 10 jubenil, 5 junior eta 6 absolutu.
Larunbatean lehiatu zen lehenengo finala sprint probakoa izan zen. Bertan, Adrián Fernández laugarren izan zen kategoria absolutu maskulinoan, eta Maddi Beranoaguirre zazpigarren jubenil femeninoan.
RFESSek aurkeztutako formatu berriarekin final gehienak igandean jokatuko zirenez, Tabira txapelketako azken jardunaldira 7 kirolarirekin iritsi zen finaletan.
Txapelketa emaitza hauekin amaitu zen:
- Igeriketa-Surfa: Asier Gómez 11. izan zen (absolutu maskulinoa); Izaro López, 13. (junior femeninoa); Maddi Beranoaguirre, 24. (jubenil femeninoa); eta Gonzalo Díaz, 28. (absolutu maskulinoa).
- Taula: Izaro López 15. izan zen finalean (junior femeninoa).
- Oceanman: Asel Arroitajáuregui 18. izan zen finalean (jubenil maskulinoa).
- Banderak: Iñigo Fernández de Arroiabe 12. sailkatu zen (absolutu maskulinoa), eta Izaro López 16. (junior femeninoa).
Tabirak sentsazio onekin amaitu du txapelketa hau, eta kluba hurrengo astebururako prestatzen ari da; infantil eta kadeteen txanda izango da.