Kirol materiala

Salbamenduko hodia
Salbamenduko hodia material malgu eta elastikoz eginda dago eta erraz moldatu eta bueltatzen da jatorrizko itxurara. Soka bat ere badu soin-uhal bati lotzen zaiona. Halaber, mutur batean zirgilo bat daroa, beste muturrean dagoen mosketoiarekin lotzeko.

Manikia
Salbamenduko manikia plastikoz eginda dago. Hiru tapoi ditu, beltzak: goian, behean eta aurrealdean. Atzealdean, barruan, pisu bat dauka gorputzaren behealdera. Horrek manikia zutunik egon dadin eragiten du, funtsezkoa baita salbamendu eta sorospen lehiaketa proba batzuetan.

Salbamenduko potoa
Salbamenduko potoa plastikozkoa da, salbamenduko manikiaren material berdintsuaz eginda dago. Salbamendu eta sorospen profesionalean erabiltzen da, nagusiki, hondartzan.

Hesia
Hesia PVCz eginda dago eta barrualdea plastikozko sare batekin estaltzen da beste aldean zer dagoen ikusteko, baina barrutik pasatzea eragozteko. Hesia bertikalean jartzen da kortxo-ilaretan finkatuta. Sorosleak azpitik pasatuta saihestu beharko du

Salbamenduko taula
Salbamenduko taula hondartzako probetan erabiltzen da, istripua izan dutenak azkar erreskatatzeko. Zuntzez eginda dago, oso ezegonkorra da, baina ikaragarri arina. 3,20 metroko luzera du. Umeentzako taulari Nipper (eskerreko argazkian) esaten zaio; material bigunaz dago bilduta, kolperik hartuz gero, minik ez egiteko. Neurria: 1,50 eta 2,40 artekoak izan daitezke.

Salbamenduko egatsak
Hegatsak salbamenduan erabiltzen den materiala da hondartzan zein igerilekuan. Zuntzez eginda dago eta oina sartzekoa gomazkoa da. Material arin-arina da eta azkarra ere bai. Eskuz eginda dago.

Salbamenduko eskia
Salbamenduko eskia hondartzako probetan erabiltzen da, salbamenduko taularen antzera.>Zuntzez eginda dago eta 6 metro ditu. Piragua baten modukoa da, baina baditu desberdintasun nabarmenak: guztiz itxia da eta aurrealdea zabalagoa da olatuak hobeto saihesteko.