Jon Beranoaguirre eta Markel Egido podiumera igo ziren Santurtzin lehiatu zen Bizkaiko Igeriketa Txapelketan eta Ondarruko Zeharkaldian.
Asteburu biribila izan da Tabirarentzat. Hasteko, Santurtzin, herriko jaiekin batera, Bizkaiko Igeriketa Txapelketa lehiatu zen, eta bertan Jon Beranoaguirre eta Iñigo Fernandez de Arroiabe aritu ziren lanean. Lehen jardunaldian, Jon podiumeko bigarren mailara igo zen: Bizkaiko txordunorde júniorra izan zen 50 metro bularreko proban, 33.66ko denborarekin. Arratsaldean, Beranoaguirrek berriro igeri egin zuen bular eran, baina oraingoan 200 metroko distantzian; bertan, berriro ere Bizkaiko txapeldunorde bilakatu zen, bai absolutu mailan bai júniorrean, 2:34.96ko markarekin. Nabarmentzekoak dira, halaber, Iñigo Fernandez de Arroiabe taldekideak lortutako bi 5. postu absolutuak: 50 metro libreko proban (23.98ko markarekin) eta 50 metro tximeletakoan (25.98ko markarekin).
Bestalde, Zumaia eta Ondarruko kostaldeek euren zeharkaldiak hartu zituzten, eta bertan parte hartu zuen Markel Egidok. Larunbatean Zumaian egin zuen igeri, eta 4. postua lortu zuen sailkapen nagusian; igandean, berriz, Ondarruko txanda izan zen, eta gure igerilaria hirugarren sailkatu zen júnior mailan.