Laredon izan da taldeko txikien udako Espainiako txapelketa, eta Tabira emaitza ezinhobeekin itzuli da.
Uztailaren 24ko ostiraletik 26ko igandera bitartean, Haur eta Kadete mailako Hondartzako Espainiako Txapelketa ospatu da Laredon, eta Tabirak denboraldi osoan landutako erakutsi du.
Lehenengo domina lehen jardunaldian iritsi zen Naia Azpiritxagaren eskutik; kadete mailako Sprint proban Espainiako txapeldunorde izatea lortu zuen. Naiak, sailkapen serieak, final-laurdenak eta finalerdiak gainditu ondoren, finalean korrika egin zuen eta bigarren postua eskuratu zuen, zilarrezko dominarekin amaituz.
Larunbata sprint erreleboen probekin eta banderen finalarekin hasi zen. Lehenik eta behin, kadete mailako emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak sprint erreleboko finalerako sailkatu ziren. Finalean, neskek 4. postuarekin konformatu behar izan ziren; mutilek, berriz, 3. postua lortu zuten, brontzezko domina bereganatuz.
Ondoren, banderen finalaren txanda izan zen, non aurreko jardunaldian Jakes Garatek eta Lucas Perezek sartzea lortu zuten. Tabirako lehen kanporatua Jakes izan zen, 9. postuan geldituz. Bere taldekide Lucasek, berriz, txandak gainditzen jarraitu zuen hirugarren postua lortu arte, eta, horrela, Espainiako 3. bilakatu zen kadete mailako banderen proban.
Txapelketa honekin, gure haur eta kadetearteko kirolariek denboraldia amaitu dute eta irailerarte oporretaz gozatuko dute. Irailean entrenamenduak bueltan izango dira klub osoarentzat, baita kirolari berrientzat ere. Hauek irailaren 9an izango dute klubera sartzeko proba, eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago.
Denboraldia oraindik amaitu ez dutenak Maddi Beranoaguirre jubenila eta Ibai Rodríguez zein Adrián Fernández absolutuak dira. Hirurak irailaren hasieran lehiatuko dira Carballoko Razo hondartzan ospatuko den Hondartzako Espainiako Txapelketan, eta entrenatzen jarraitzen dute denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetako batera ahalik eta forma onenean iristeko. Gainera, 2026ko denboraldia ez da Galizian amaituko: aurten ere Tabirak bere presentzia izando du Hegoafrikan abenduan ospatuko den Salbamenduko Munduko Txapelketan, beraz denboraldi luzea izango da aurtengoa